Adinekoentzako Egoitza Etxea Algorta-Getxo

Gure adinekoentzako zaintza eta arreta.
Gure etxeko egoiliarrek zaintza eta arreta pertsonalizatua jasotzen dute.
Bisitatu gure zentroa egiazta dezazun.

EZAGUTU

Oso ondo uztartzen ditugu zaintza eta arreta onena

Domingo Dohatsuaren Egoitza IRABAZI-ASMORIK GABEKO zentroa da, Aita Trinitarioek kudeatzen dutena; kudeaketa hori euren Patronatuaren bidez egiten dute, Kontseilu Errektorearen aholkularitzarekin. Egoitzak Bizkaiko Foru Aldundiarekin Itundutako Plazak ditu. Langileak Profesional kualifikatuak dira: moja trinitarioak eta langile seglarrak.

Era berean, Domingo Iturrate Dohatsuaren Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiak Gizarte Intereseko aitortza izan du etengabe azken urteotan.

ALGORTA-GETXO

Lekurik onena ingurune pribilegiatu batean

Ingurune lasai batean gaude, zerbitzu publiko eta garraiobide guztiak eskura ditugula. Horrek guztiak bizi-kalitate bikaina izatea errazten du. Urdulizko ospitaletik gertu egoteak arreta azkarra bermatzen du, behar izanez gero.

Gardentasuna eta erantzukizuna

AENOR ISO-9001 KALITATEAREN KUDEAKETAREN ZIURTAGIRIA. Gardentasun osoz jokatzen dugu. Lan profesionala, kalitatezkoa eta zintzoa eskaini nahi dizuegu. Egunez egun hobetu nahi dugu, zuen gogobetetasunerako eta zerbitzu bikaina bermatzeko. Gure erantzukizuna onartzen dugu eta informazioa ematen dizuegu.

ZURE ZERBITZURA DAGOEN GIZA TALDEA

Gure hiru oinarriak

Esperientzia

Esperientzia

Getxon 1993tik gaude
Gure arreta eta laguntza behar duten pertsona horiei eskainitako urte hauek guztiek egoiliarrei zein haien familiei eskaintzen diegun bizi-kalitatea hobetzeko esperientzia eman digute. Maitasuna eta errespetua dira gure abiaburuak.
Erlijio-arreta

Erlijio-arreta

Aita Trinitarioak
Arreta espirituala eta erlijiosoa eskaintzen diegu egoiliarrei, senideei eta zentroko profesionalei, hurbiltasunezko, adiskidetasunezko eta lagunarteko jarreraren bidez. Egoitzak kapera du eta elizkizunak eskaintzen dizkie egoiliarrei eta haien familiei.
Arreta espezializatua

Arreta espezializatua

Pertsonak, lehena
Pertsona ardatz duen arreta. Oinarrizko beharrizan pertsonalak, terapeutikoak eta harremanetakoak zaintzen eta asetzen ditugu. Egoiliarren autonomia pertsonala indartuz, euren bizi-proiektuak garatzen eta kontrolatzen jarrai dezaten.

GURE ETXEA DENON ETXEA DA

Zure ongizaterako gehien axola zaiguna zu maitasunez eta errespetuz artatzea da

Egoitzak adinekoak zaintzeko, egonaldia errazteko eta ongizatea lortzeko egokitutako eta pentsatutako instalazioak ditu.

Ongizatea

Arreta pertsonalizatua

Etengabeko zaintzak

Pertsonak, lehena

INSTALAZIOAK

Leku komunak

Hauek dira gure etxean hartzen ditugun 33 egoiliarrek partekatzen dituzten espazio komunak.

Terraza zabala

Eraikinaren teilatu osoa harten du egoiliarren gozamenerako, Getxo inguratzen duen natura-ingurune osoko ikuspegi ikusgarriekin.

Aparkaleku propioa

Aparkaleku propioa daukagu, oso erosoa dena. Bisitatzen gaituzuen guztietan erabil dezakezue aparkatzeko, arazorik eta mugarik gabe.

Kapera

Aita Trinitarioek esaten dituzten elizkizunak, nahi duten guztientzat. Kapera zabala dugu, eta bertan babes eta bakerako lekua eskaintzen dizuegu.

TB aretoa

Areto zabal honetan denontzako entretenimendu- eta iaisladi-leku bat aurki dezakezue.

Bisita-gela

Zuen familiez eta hurbilekoez gozatzeko topalekua.

Internet

Gizarte-bizitzan parte hartzeko beste modu bati uko egin gabe komunikatzea ahalbidetzen duen teknologia daukagu.

Biblioteka

Liburuak, aldizkariak eta abar irakurtzeko eta dokumentu interesgarriak kontsultatzeko leku lasaia.

Jarduera-gela

Egunero gure terapeuta-taldeak zuzendutako jarduerak egiten ditugu, estimulazioa, aisialdia eta entretenimendua oinarri hartuta.

Gimnasioa

Berebiziko garrantzia du gorputz fisikoa aktibatzeko ariketa pertsonalizatuen programak egiteak.

Ikuztegia

Zerbitzu honek aukera ematen digu egoera ezin hobean egoteko eta arropa guztia tratamendu egokienekin zaintzeko.

Ile-apaindegia

Gure irudi pertsonala zaintzean ondo sentitzeko funtsezko zerbitzua, gure autoestimua indartzen duena.

Sukaldea

Gainbegiratutako dietak egiten ditugu, nutrizio egokirako eta egoiliar guztien beharrak errespetatzeko.

Harrera

Denok ongi etorriak zarete eta arreta pertsonalizatua jasotzen duzue.

Bainu geriatrikoa

Bainugela egokitua, beharrezko ekipamendu guztiarekin, mugikortasuna falta denean laguntzeko.

24 orduko bideozaintza

24 orduetan sarrera-irteeren kontrola egiten da, guztion segurtasunerako.

LOGELAK

Banakako logelak edo logela bikoitzak

Ohe artikulatua

Logeletan ohe-mota horrek erraztu egiten du pertsonaren zaintza eta mugikortasuna. Atseden hobea lortzen eta minik ez hartzen laguntzen du.

Kanpoko orientazioa

Gela guztiak oso argitsuak dira eta kanpoaldera bistak dituzte leihate handiei esker.

TB

Logela guztiek telebista dute eta biko logelek bi pantaila dituzte, egoiliar bakoitzak bere programazio-aukeraz goza dezan.

Larrialdi deia

Txirrin-zerbitzua gela guztietan 24 orduetan larrialdi-deiak egiteko, sakatu eta berehala esku hartu ahal izateko.

Idazmahaia duen egongela txikia

Geletan egongela txiki bat dago idazmahaiarekin, eta partekatuetan espazio pribatua dago egoiliar bakoitzak bere idazmahaia izan dezan.

Bainugela

Gela guztietan bainugela pribatua dago. Zoru irristagaitza eta deiak egiteko txirrina/interfonoa duten bainuak dira.

ZERBITZUAK

Eskaintzen dizkizuegun zerbitzuak

Kalitatezko laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure adinekoei, autonomia pertsonala sustatzen dugu eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen ditugu.

24 orduko erizaintza zerbitzua

Une oro egoiliarren osasunerako eta segurtasunerako etengabeko eta berehalako arreta bermatzen dugu.

Terapia okupazionala

Autonomia mantentzen laguntzen dugu, eguneroko jardueretan parte hartzea sustatuz eta ongizate emozionala hobetuz.

Psikoterapia

Laguntza emozionala ematen dugu, egoiliarren osasun mentala eta ongizatea sustatuz.

Fisioterapia

Mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetzen ditugu, egoiliarren ongizatea eta independentzia sustatuz.

Osasun-zerbitzu propioa

Zerbitzu horrek egoiliarren osasunerako eta ongizaterako arreta pertsonalizatua eta etengabea bermatzen du.

Erizaintza

Etengabeko osasun-zaintzak eskaintzen ditugu, egoiliarren ongizatea eta arreta pertsonalizatua bermatuz.

ARGAZKI GALERIA

Gure instalazioak

Bisitatu gure instalazioak

Gure instalazioak hobeto ezagutu nahi dituzu? Egin ezazu bisita birtual bat gure egoitzako espazio nabarmenenetan zehar.