Ezagutu gaitzazu
Oso ondo uztartzen ditugu zaintza eta
arreta onena
Beato Domingo Egoitza IRABAZI-ASMORIK GABEKO zentroa da, Aita Trinitarioek kudeatzen dutena; kudeaketa hori euren Patronatuaren bidez egiten dute, Kontseilu Errektorearen aholkularitzarekin. Egoitzak BFArekin Itundutako Plazak ditu. Langileak Profesional kualifikatuak dira: moja trinitarioak eta langile seglarrak.
Era berean, Beato Domingo Iturrate Fundazioak BFAk Gizarte Intereseko aitortza izan du etengabe azken urteetan.
ESPERIENTZIA
Getxon 1993tik gaude. Gure arreta eta laguntza behar duten pertsona horiei eskainitako urte hauek guztiek egoiliarrei zein haien familiei eskaintzen diegun bizi-kalitatea hobetzeko esperientzia eman digute. Maitasuna eta errespetua dira gure abiaburuak.
ERLIJIO-ARRETA
Arreta espirituala eta erlijiosoa eskaintzen diegu egoiliarrei, senideei eta zentroko profesionalei, hurbiltasunezko, adiskidetasunezko eta lagunarteko jarreraren bidez. Egoitzak kapera du eta elizkizunak eskaintzen dizkie egoiliarrei eta haien familiei.
ARRETA ESPEZIALIZATUA
Pertsona ardatz duen arreta. Oinarrizko beharrizan pertsonalak, terapeutikoak eta harremanetakoak zaintzen eta asetzen ditugu. Egoiliarren autonomia pertsonala indartuz, euren bizi-proiektuak garatzen eta kontrolatzen jarrai dezaten.
Deitu iezaguzu
Gure etxea denon etxea da
Zure ongizaterako gehien axola zaiguna zu maitasunez eta
errespetuz artatzea da
Egoitzak adinekoak zaintzeko, egonaldia errazteko eta ongizatea lortzeko egokitutako eta pentsatutako instalazioak ditu.
33 egoiliar hartzeko kapazitatea duten instalazioak partekatzen dituzten eremu komunak
Terraza zabala
Eraikinaren teilatu osoa harten du egoiliarren gozamenerako, Getxo inguratzen duen natura-ingurune osoko ikuspegi ikusgarriekin.
Aparkaleku propioa
Aparkaleku propioa daukagu, oso erosoa dena. Bisitatzen gaituzuen guztietan erabil dezakezue aparkatzeko, arazorik eta mugarik gabe.
Kapera
Aita Trinitarioek esaten dituzten elizkizunak, nahi duten guztientzat. Kapera zabala dugu, eta bertan babes eta bakerako lekua eskaintzen dizuegu.
Tb eta Bideo Aretoa
Areto zabal honetan denontzako entretenimendu- eta iaisladi-leku bat aurki dezakezue.
Bisita-gela
Zuen familiez eta hurbilekoez gozatzeko topalekua.
Internet
Gizarte-bizitzan parte hartzeko beste modu bati uko egin gabe komunikatzea ahalbidetzen duen teknologia daukagu.
Biblioteka
Liburuak, aldizkariak eta abar irakurtzeko eta dokumentu interesgarriak kontsultatzeko leku lasaia.
Jarduera-gela
Egunero gure terapeuta-taldeak zuzendutako jarduerak egiten ditugu, estimulazioa, aisialdia eta entretenimendua oinarri hartuta.
Gimnasioa
Berebiziko garrantzia du gorputz fisikoa aktibatzeko ariketa pertsonalizatuen programak egiteak.
Ikuztegia
Zerbitzu honek aukera ematen digu egoera ezin hobean egoteko eta arropa guztia tratamendu egokienekin zaintzeko.
Ile-apainketa
Gure irudi pertsonala zaintzean ondo sentitzeko funtsezko zerbitzua, gure autoestimua indartzen duena.
Sukaldea
Gainbegiratutako dietak egiten ditugu, nutrizio egokirako eta egoiliar guztien beharrak errespetatzeko.
Harrera
Denok ongi etorriak zarete eta arreta pertsonalizatua jasotzen duzue.
Bainu geriatrikoa
Bainugela egokitua, beharrezko ekipamendu guztiarekin, mugikortasuna falta denean laguntzeko.
24 orduko bideozaintza Egoitzan
24 orduetan sarrera-irteeren kontrola egiten da, guztion segurtasunerako.
Banakako logelak edo beste egoiliar batekin partekatutako biko logelak ditu
Ohe artikulatua
Logeletan ohe-mota horrek erraztu egiten du pertsonaren zaintza eta mugikortasuna. Atseden hobea lortzen eta minik ez hartzen laguntzen du.
Kanpoko orientazioa
Logela guztiek leiho handiak dituzte eta kanpokoa ikusteko aukera ematen dute.
Tb
Logela guztiek telebista dute eta biko logelek bi pantaila dituzte, egoiliar bakoitzak bere programazio-aukeraz goza dezan.
Larrialdi deia
Txirrin-zerbitzua gela guztietan 24 orduetan larrialdi-deiak egiteko, sakatu eta berehala esku hartu ahal izateko.
Idazmahaia duen egongela txikia
Gela guztietan egongela txiki bat dago idazmahaiarekin, eta partekatutako geletan ere espazio pribatu bat dago egoiliar bakoitzak bere idazmahaia izan dezan.
Bainugela
Gela guztietan bainugela pribatua dago. Zoru irristagaitza eta deiak egiteko txirrina/interfonoa duten bainuak dira.
Begiratu argazki galeria hau
Gure Instalazioetako batzuk
Eskaintzen dizkizuegun zerbitzuak
Kalitatezko laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure adinekoei, autonomia pertsonala sustatzen dugu eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen ditugu